miércoles, 18 de junio de 2014

EKAINEKO AZTERKETA

Astelehenean, ekainak 23, astelehena, ekaineko euskera taldeko azterketa izango da.

ordutegia: 9:00 - 18:00 

tokia: betiko tailerrean


lunes, 19 de mayo de 2014

MAIATZEKO AZTERKETA

Bihar, maiatzak 20, asteartea, maiatzeko euskera taldeko azterketa izango da.

ordutegia: 9:00 - 18:00 
tokia: betiko tailerrean

Animo!!

lunes, 14 de abril de 2014

UDABERRIARK

Gaur hasi da Arkitektura Eskolak antolatzen duen lehen udaberriaRK ekimena. Arkitekturaren inguruko ekintzak ezberdinak izango dira 3 egunetan zehar eskolan: hitzaldiak, proiekzioak, kontzertuak, tailerrak... 
Datozen urteetan eskolan horrelako gehiago egin daitezen ezinbestekoa da guztion partehartzea. Animatu eta etorri!

2.03_ariketa_ETXEBIZITZA TIPOLOGIAK





2.03_ariketa_ONDARRETA INGURUKO ARGAZKIAK











miércoles, 9 de abril de 2014

2.03_ariketa_ENUNTZIATUA

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.

Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.

Programa:

- Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…

Entrega eguna Maiatzak 14-an izango da.

Datorren asterako (apirilak 16): 
Proiektuan erabiliko diren erreferentzia nagusiak bilatu eta landu beharko dira. Horretarako, ikasle bakoitzak klasean erakutsi diren arkitektoen 2 etxebizitza aukeratu beharko dira (ahal bada arkitekto ezberdinak izango dira). Bi etxeak aztertu beharko dira, eta bakoitzaren 3 azterketa eskema egingo dira (imanolena etxearekin egin genuen modura). Azterketa hauek blog-era igoko dira apirilak 16 baino lehen.

Tarteko entrega (apirilak 30): 
Oporretatik bueltan proiektuaren garapenak ikusiko ditugu klasean. Horretarako, bakoitzak 1/200 eskalan proiektuaren maketa ekarri beharko du, eta zuzenketaren ulermenerako beharrezkoak izango diren plano eta irudiak ekarriko dira baita.








T02_ARTIKULUA / ARTÍCULO